2020-Koro Nabirus-EUSKARA-12. astea I-II eta III

Egunonnnn!

Hasi dugu ekaina! Bukatzen ari zaigu kurtsoa! Badakit ez dela zuen ametsetako bidaia…, baina badira bidaia latz asko… Koadernoa alboratu eta a la kara egiteko lan bat proposatu behar dizuet gaurkoan. Liburu bat irakurriko dugu, ikastolan bageunde bezala! Eta…, han bezalaxe, ni gustura geratuz gero… ez duzue idatzi beharrik izango!

Nola egin dezakegu hori? Ba… Bideollamadita beharko dugu… Bihar deituko dizuet lehenengoz, bale? Liburuari hasiera emateko. 11:00etan izango da (beste zerbait ez bazaigu tartean sartzen!). Liburua hasiko dugu eta joango gara lanak aurreikusten…

Laburtuz,

Animo!

2020-Koro Nabirus-EUSKARA-9. astea I

Egunonnnn!

Gaurko lana: ariketak tokatzen dira. Beti bezala, koadernoan dauzkazue: https://aztalka.wordpress.com/koadernoak/

Beste gauza bat… Ez dut oraindik Pandoraren jarraipena zuzendu, baina… ikusi ditut hainbat gauza… Gogoan izan:

  • 200 hitz
  • Justificación completa
  • Paragrafo artean tarte bat

Epea pasatuta dago, baina… batzuei ikusi diet zuzentzeko beharra.

Ondo segi, politek! Edozein gauza, esan! Betiko tokian nago!

2020-Koro Nabirus-EUSKARA-8. astea I, II eta III

Egunonnnn!

Ariketak zuzentzen ari naiz eta zuetako batzuk ez duzue ondorengo konponketa egiten…

Batzuk bai, e? Zuzen-zuzen… Inkluso nirekin ados ez egonez eta peleatuz… jaja 

Baina, keridos! Jarri egunean! Benga, aste honetan PUESTAPUNTO bat egin behar diozue koadernoari. Lanak eginak dituzuela? Ba … jai! Ez dituzuela? Ba… jarri egunean!

Gogoan izan: ZUZEN-ZUZEN IDATZIZ, e? Justificación COMPLETA, puntuazioa erabili, paragrafoetan banatu, horretarako tartea utzi… Ortografia eta arauak zaindu. Koaderno hasieran dauzkazue landutakoak. Begiratu! Eta koaderno amaieran daukazua istorioa eta zuek idatzi behar duzuen tokia.

Ondo segi, politek! Edozein gauza, esan! Betiko tokian nago! Edozein zalantza, esan!

2020-Koro Nabirus-EUSKARA-7. astea II

Jarraipena!

Bihar jai denez, gaur da aste honetako azken klasea. Eta bai! Batzuk gogorarazi didazuen bezala, gure istorioa jarraitzea tokatzen da. Eta, nahasi samar geratu dena argitzeaz gain, amaiera bat eman beharko diogu!

Bakoitzak nahi duen bezala jarraituko du; hori bai ZUZEN-ZUZEN IDATZIZ, e? Justificación COMPLETA, puntuazioa erabili, paragrafoetan banatu, horretarako tartea utzi… Ortografia eta arauak zaindu. Koaderno hasieran dauzkazue landutakoak. Begiratu! Eta koaderno amaieran daukazua istorioa eta zuek idatzi behar duzuen tokia.

Ondo segi, politek! Edozein gauza, esan! Betiko tokian nago!

2020-Koro Nabirus-EUSKARA-7. astea I

Primiziaaaa!

Guapo-guapo gaude, e?? Oso ondo egin genuen aurreko asteko lanketa. Zorionak, peña!

Bueno! Gaurko lana esaldiak berridaztea izango da! Zuen koadernoetan txertatu dizuet ariketa. Azpimarratuta dagoen hori selekzionatu eta MAIUSKULAZ IDATZI zuen erantzuna. Ahalik eta gutxiena aldatu behar du eta esanahi bera izan behar du, klaro!

Ondo segi, politek!

2020-Koro Nabirus-EUSKARA-6. astea III

Egunon!

Der moderne Buchdruck (InprentaBerlinen 2006an egindako Walk of Ideas erakusketan.

Atzo ospatu zen Liburuaren Nazioarteko Eguna eta gu aste osoan ari gara horren bueltan. Primeran burutu duzue proposatutako lana eta oso gustura nago! Atzo On Kixote Mantxakoa irakurri bazuten, gu ez gara gutxiago izango eta gure istorioa irakurriko dugu. Txandaka. Bakoitzak bere atala, bale?

A! Izenburua ere falta da… Ea proposamenak…

Atzo proposatutako orduari ez dio inork pegarik jarri… Beraz, 10:30ak? Ordu horretan deituko dizuet. Guapo-guapo jarri, e? Gero arte!