2019-2020-ABENDUA-2. astea

Asteazkena

Agian Mateko kontrola dago…

Ttiklikek VII. idazlan laburren lehiaketa antolatu du eta irabazleak hautatu ere bai. Hementxe dugu adibideren bat edo beste:

VII. IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA


GURASOEI GUTUNA

2019/10/29

Ama:

Zerbait esan nahi dizudala uste dut.

GAILETA BEREZIEN ERREZETA

Osagaiak:

  • 100.000 gramo esperientzi.
  • 200.000 gramo maitasun.
  • 938.943 gramo goxotasun.
  • 300.387 gramo lezio.
  • 5 koilarakada aitortze zoragarri.
  • Gozatu ditudan momentu guztien dosiak.
  • Bi putzaldi zuk emandako hauts magikoei.

Prestaketa:

Hasteko, gozo-gozo nahastu esperientzi eta maitasun esentziak. Goxotasun orea labean edo mikrouhin labean sartuko dugu 5 minutuz. 220ºan ondutako oreari llezioen esentzia nahastuko diogu. Jarrain, hasierako  nahasketa eta oraingoa nahastuko dugu ore berri bat lortu arte. Kolore eta bizitasun pixka bat emateko, aitortze koilarakadak botako dizkiogu, honela kolore askotariko masa bat gelditu beharko litzaiguke. Hau egindakoan, momentu zoragarri horiek botako dizkiogu esker onez zipriztintzeko. Azken pausura iritsi aurretik, jarri masa moldeetan eta labean sartu 20 minutuz 180ºra. Ez ahaztu  5-10 minutuz hozten uztea. Azkenik, nire pausu gogokoenera iritsi gara. Hauts magiko horiek gaileten gainean bota purpurina balira bezala.

GOZATU ETA ON EGIN!!!

Badakit ez duzula ezer ere ulertzen, baina berdin dio.

Errezeta honekin esan nahi dizudana esateko hitz egoki bat dago. Zu sorgina zara: Maitagarria zara, esker ona azaltzen didazu, azkarra zara, indar handia duzu, (bai mental, bai fisikoa) zeure buruarengan sinesten duzu, harro zaude zarenaz…

Benetan, sorgina zarela pentsatzen dut. Eta ez naiz batere damutzen. Hitz egokia aurkitu dudala uste dut. Sorgina.

Maite zaitut, ama.

TXIKILIN (Noa)


VII. “GURASOEI GUTUNA” idazlan lehiaketa. Gazteen kategorian aipamen berezia

95 views

GURASOEI GUTUNA

Kaixo aitatxo eta amatxo:

Egunero, ordu oro, minuturo, segundoro… mila buelta ematen dizkiot neure buruari. Gaur, tutoretzan, gurasoei buruz hitz egiten aritu gara, eta arratsaldean gurasorik gabe zer izango nintzatekeen  galderari erantzuten saiatu naiz. Neure burura milaka erantzun etorri zaizkit, baina erantzun gustukoena hauxe izan da: nik nahiago dut orain daukadan bizitza izan ditudan guraso zahar baina jator hauekin. Ni jaio nintzenetik, 2006ko ekainaren 23tik, nire ondoan zaudetela badakit: aholkuak emateko, ikasketetan laguntzeko, lagunen harremanekin laguntzeko, gauzak erakusteko, gu maitatzeko… Oraingoz,  pentsatuko duzue guraso perfektuak zaretela, baina ez, dakizuen bezala, inor ez da perfektua eta zuek ere ez.

Ama, badakizu desastre hutsa zarela teknologia berrietan, bai mugikorrarekin eta baita  ordenagailuarekin ere. Ez dakizu argazki  bat behar bezala ateratzen ere! Zuk ateratako argazki gehienetan zure behatza ateratzen da. Amonak ateratzen ditu zuk baino argazki hobeak! Teknologia berri hauekin asmatzen ez duzunean, guri deitzen diguzu, anaiari edo niri. Badakit  esan behar dudana sekretua dela, baina aitortu behar duzu askotan guri esker egin dituzula egin beharreko zenbait lan. Batzuetan  prest egoten gara zuri laguntzeko, baina beste batzuetan ez dugu gogo handirik  izaten, ez entzunarena egiten dizugu eta zu  orduan estresatu eta zure onetik ateratzen zara.

Aita, mugikorraren kontua azalduko dizut. Aita, dakizun bezala, ez gara oso ondo konpontzen mugikorra tartean sartzen denean. Mugikorrarekin ikusten nauzun aldiro sutan jartzen zara. Egia esan, ordu asko pasatzen ditut  mugikorrarekin, baina lana egiteko eta lagunekin hitz egiteko erabiltzen dut. Badakit ez zaizula batere gustatzen ni horrela ikustea, mahaia jarri beharrean mugikorrarekin aritzea, familiako bazkari batean mugikorrari begira egotea, lagunekin kalera atera eta mugikorrarekin     aritzea… baina, aita, ulertu behar duzuna da zu ere momentu honetan ezin izango zinatekeela mugikorrik gabe bizi, ni bizi ezin naitekeen bezala.

Baina egia esan, nahiz eta beste garai batekoak zaretelako  teknologia berrietan  oso trebeak ez izan, eta horretaz gain beste akats batzuk ere izan, jarraitu zareten bezalakoak izaten. Nahiz eta gaizki abestu abesten, dantzatzen, platera arraro eta bereziak prestatzen, nonahitik entzuten diren zurrungak egiten,  burua sartu gabe eta motel-motel igeri egiten, nahiz eta txarrak izan eta baloi bakar bat ere saskian ez sartu, gurekin saskibaloian jolasten, eta, batez ere,  gu maitatzen.

Maitasun osoz, zuen alaba.

ZAPOTXIN (Uxue)


Aditz LAGUNTZAILEA

Resultado de imagen de IZAN nor-NORI
NOR

NOR-NORI

NOR-NORK

NOR-NORI-NORK

Errepaso gehiago nahi baduzu, sakatu HEMEN.


Ahalera ikasten

https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/3/36/Nor_Nori_Nork_taula_osoa.png

Osteguna

 

Ostirala

2019-2020-URRIA-4. astea

Asteazkena

Ekonomiako azterketa dago… Agian dudak daude??

Ostiralerako II gutuna aurreikusten dugu!

Biharko liburua ekarri!

Asteazkena

Bihar gutuna. Errepasatu eta zer dagoen gaizki aipatu.

Ostirala

Kontrola: II. gutuna

2019-2020-URRIA-3. astea

Asteazkena

Kontrolean ikusitakoa komentatu. Forma aldetik dauden gutxiengoak esan. Horretaz gain, arauak ere bete beharko dituzte.

Ezinbesteko arauak osatuz

  • Marjina
  • Maiuskulak
  • Puntuaren ondoren, maiuskula. Puntu eta komaren ondoren, minuskula.
  • H

    • Hau, hori, hura
    • Hemen, hor, han
    • Honek, horrek, hark
    • Ari naiz, ari da, ari zara
    • Ondo-Hobeto
    • Behera-Bera
    • Zioen-Zihoan
    • Leiho-Lehoi-Lehia
    • Hartu, hasi, nahi
    • Haize
    • Zahar, handi
    • Lehen
    • Aurten, iaz
    • Aurre, aurrera
    • Al, ahal
  • mp: tranpa
  • istorio eta historia?
  • Aditza bukaeran
  • Aditza: hasten da, joaten da… edo hasi da, joan da… BEREIZTU!
  • Bat-batean
  • …etorri naiz-eta, senar-emazte, aitona-amona, polit-polita, txiki-txiki…
  • Ezkero: joanez gero, etorriz gero…
  • Bait: baikinen, baikenuen, baitute, bainago…
  • Puntuazioa:
    • ; .
    • …, berriz,…
    • …, ordea,…
  • Gauza
  • Datak
  • Baina, baino

Notak eman

Osteguna

Ez nago. Zaintza. Egin beharreko lana: Ekonomiako koadroa bukatu (CAF-IZTUETA) + 4. kapitulua irakurri (koadroak beti bezala bete)

Ostirala

Atzokoa errebisatu + 5. kapitulua irakurri eta koadroak bete.

Araudiak banatzen jarraitu:

  • 1.21. Ulermen-jarduera-Erakundeekiko harremanetan erabiltzen den hizkeraren ezaugarriak (II)-35-36-37. or.

    3. Lexikoa: eremuari eta gaiari dagokiona

    Hizkuntzak etengabe eraberritzen dira, aldian aldiko gizarteari erantzuteko. Duela 200 urte, adibidez, existitu ere ez ziren egiten egun guretzat guztiz arrunt eta ohiko diren tresna eta kontzeptu asko: ERROLDA, INTERNET, ESLEIPEN… Bestalde, duela gutxi arte, erakundeekiko harremanetako hizkuntza erdara zen gurean eta euskara horretarako erabili nahiak hitz berriak sortzera edota lehengo hainbat hitzi adiera berriak ematera behartu gaitu. Adib.:

    Errolda, NAN, fotokopia, AIZ (Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia), Bizileku Baimena

    3.1. Eufemismorik eta hizkera sexistarik ez
    1. Eufemismoa: Publikoki erabiltzeko “desegokitzat” jotzen diren hitzentzat bilatzen diren ordezko hitzak dira. Adib.: Hirugarren adineko pertsonak…
    2. Hizkera sexista: Ikuspegi sexista duena da. Adib.: Osabak etorri dira. Guztiok anaiak gara…
    3.2. Laburtzapenak
    3.2.1. Siglak
    • AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia), EHU (Euskal Herriko Unibertsitatea, EAE (Euskal Herriko Autonomia Erkidegoa))
    • Letra larriz. Punturik gabe.
    • Izen bereziak balira bezala deklinatzen dira, artikulurik gabe. Marrarik gabe. Sigla nola ahoskatu, horrela. Adib.: HABErekin, AEKrekin…
    • Salbuespenak:
      • Siglaren amaiera eta atzizkiaren hasieran letra bera dugunean, marra jartzen da. Adib.: AEK-k, BBK-ko…
      • Zenbaitetan, erabileraren ondorioz, sigla batzuk izen arrunt bilakatu dira eta artikulua hartzen dute. Adib.: NANaren fotokopia, BEZa, HIESa, LASER-laserra, CDa, ADNa…
    3.2.2. Ikurrak
    • Nazioarteko balioa duten zientzia eta teknikako unitateak dira, munduko txanponak… Ag (Zilarra), cm (zentimetroa), km (kilometroa), € (euroa)…
    • Nazioartekoak dira eta berdintsu hizkuntza gehienetan (alfabeto bera badute). Punturik gabe. Adib.: kW, MHz, GB…
    • Deklinatzean, marra eskatzen dute beti. Kasu-marka, berriz, hitz osoari jarriko bagenio bezala. Adib.: I-an (Iparraldean), 6 cm-ko (6 zentimetroko), 6 €-ko (6 euroko)…
    3.2.3. Laburdurak
    • Hizkuntza bateko hitz arruntak laburtuta emateko modua dira. eu (euskara), es (espainiera)…
    • Puntua daramate amaieran. Adib.: tel., zuz., or., etab., ezk., …
    • Ez da batere komeni laburdurak esaldietan sartzea. Tauletan, zerrendetan, eskemetan eta abarretan lasai asko erabil daitezke, eta horietan ez dago deklinatu beharrik, gehienetan.

2019-2020-URRIA-2. astea

Asteazkena

Liburua irakurtzen hasi: Hitz pozoituak. Prestatu Tenperatura neurtzeko orria, Pertsonaien zuhaitzak egiteko orria…

Osteguna

Liburua irakurtzen jarraitu: Hitz pozoituak, 2. kapitulua. Jarraitu Tenperatura neurtzeko orria, Pertsonaien zuhaitzak egiteko orria…

Ez dugu kapitulua amaitu…

Ostirala

Liburua irakurtzen jarraitu: Hitz pozoituak, 2. kapitulua bukatu eta 3. hasi. Etxean amaitu kapitulua irakurtzen.

ETXERAKO: Jarraitu Tenperatura neurtzeko orria, Pertsonaien zuhaitzak egiteko orria…

2019-2020-URRIA-1. astea

Asteazkena

Gutun ereduarekin jarraitu. Bihar idatzia hasi.

Ezinbestekoak apuntatu:

  • Hasierako agurra
  • Amaierako agurra
  • Gaia (Asmatu)
  • Sinadura
  • Hartzailea
  • Igorlea
  • Data

Osteguna

Kontrolerako errepasatu. Ezinbestekoak:

Ezinbesteko arauak

  • Marjina
  • Maiuskulak
  • Puntuaren ondoren, maiuskula. Puntu eta komaren ondoren, minuskula.
  • H

    • Hau, hori, hura
    • Hemen, hor, han
    • Honek, horrek, hark
    • Ari naiz, ari da, ari zara
    • Ondo-Hobeto
    • Behera-Bera
    • Zioen-Zihoan
    • Leiho-Lehoi-Lehia
    • Hartu, hasi, nahi
    • Haize
    • Zahar, handi
    • Lehen
  • mp: tranpa
  • istorio eta historia?
  • Aditza bukaeran
  • Aditza: hasten da, joaten da… edo hasi da, joan da… BEREIZTU!
  • Bat-batean
  • …etorri naiz-eta, senar-emazte, aitona-amona, polit-polita, txiki-txiki…
  • Ezkero: joanez gero, etorriz gero…
  • Bait: baikinen, baikenuen, baitute, bainago…
  • Puntuazioa:
    • ; .
    • …, berriz,…
    • …, ordea,…
  • Gauza
  • Datak

Ostirala

KONTROLA: Gutun idatzia I (hasiera)

KONTROLA: Gutun idatzia II (amaiera)

2019-2020-IRAILA-3. astea

Asteazkena

1.9 Ulertze-jarduera (Bukatzen)

  • Elvira Zipitria ikastetxeko mezua banatu eta atalak identifikatzen saiatu. GLOBOAK BETE.
  • Gidaliburuan gordeta dagoena atera eta laguntza gisa erabili. FITXA BETE.
  • Gidaliburuaren ordena:
    • AZALA
    • ZERTARAKO
    • TESTU-EREDUAK
    • ARAUAK
    • NIRE TESTUAK
      1. Gutuna (1)

1.12. Aplikazio-jarduera-ORDUAK

  • ORDUA

    • Bi punturekin bereiztuta eta bakoitzeko bi zifra erabili behar dira beti: 00:12, 12:10. 09:25…
    • Orduei plurala erantsi behar zaie: 15:00etan
    • Minutuei, berriz, singularra: 15:03an, 15:04an, 15:30ean…
    • Irakurtzerakoan, hala ere, hobea da horrela irakurtzea: hiruretan, hirurak eta hamarrean… (Erabilera formalean ontzat ematen da hamabostetan eta horrelakoak, baina bestea hobeto dago)
  • PUNTUAZIOA

    • Koma, Puntu eta koma, Bi puntuak, Etenpuntuak…

24 25-Fotokopiak banatu eta gorde: Egizu


Osteguna

1.13. Aplikazio-jarduera

  • Helbideak. Aztertu

1.14. Aplikazio-jarduera

Fotokopiak banatu, egin eta aztertzen joan.

1.15. Aplikazio-jarduera-PUNTUAZIOA

Gordeta duten araua errepasatu

1.16. Autorregulazio-jarduera

29. orriaren fotokopiak banatu eta testuak aztertu eta zuzendu.

Kontrola: Gutuna

  • GUTUNA IDATZI: Hurrengo elementuak txertatu sin falta zure mezuan:
      • Hasierako agurra
      • Amaierako agurra
      • Gaia (Asmatu)
      • Sinadura
      • Hartzailea
      • Igorlea
      • Data

Zuzendutako gutunak itzuli eta gordearazi


Ostirala

 

2019-2020-IRAILA-2. astea

Asteazkena

GOGOAN IZAN!

Hementxe duzue Euskara gaian ikasturtean zehar beharko dugun materiala:
  • Liburuxkak
  • Fitxak
  • Dokumentuak gordetzeko sistemaren bat: Fitxero, aniladun koadernoa…
  • Plastikoak. IKASTURTE OSOAN aurrean izan beharreko dokumentuak gordetzeko.
  • Orriak
  • Axotak, arkatzak, fosforitoak, tipex, txorroskilero, ezabagoma… Beharrezkoa iruditzen dena ekarri.
  • Irakurri behar dugun liburua: Hitz pozoituak, MAITE CARRANZA
  • Liburuxkak izena jarri.
  • Liburuan idatzi behar duzuen edo ez pentsatu. Ondorengo ikasturte batean beste norbaiti utzi behar badiozue, post-itak erabili, garbia beharko dute-eta.

AURTENGO ERRONKAK

  • Iazko EZINBESTEKOAK mantendu eta berriak erantsi
  • Liburua irakurri: Hitz pozoituak, MAITE CARRANZA
  • Konpetentzia orokorra: Testu-generoen ezagutza eta azalpen egokia. Horretarako
    • Gutunak:
      • Eskaria
      • Kexa
      • Eskerrak
    • Orriak
      • Erreklamazioa
      • Inprimakia
  • Gida-liburu bat osatuko dugu eredu guzti horiekin eta nolako emaitza lor dezakegun!
  • Ebaluazio jarraia egingo dugu. Ez da azterketa BAT izango!
  • Zer behar dugu lan hori egiteko?
    • Agurrak (egoera formal eta informaletan, puntuazioa…)
    • Hitz elkartu, eratorri, mailegu…
    • Komunikazio asmoa argi utzi beharko da.
    • Testu-generoen ezaugarri eta atalak.
    • Kausa-ondorio erlazioak
    • Perpausen arteko erlazioak
    • Testu antolatzaileak
    • Puntuazioa

1.4. Arakatze-jarduera-KOADERNOAN EGIN

10. or-Heldutasuna adieraz dezake honako inprimaki hau betetzen jakiteak. Adinez, betetzeko moduan zaude; herritar arduratsu eta erantzule izanik, betetzeko aukera ere baduzu.

10.1. Zerrendatutako zein kasutan erabiliko zenuke inprimaki bakoitza? Zergatik? Erlazionatu inprimakiak eta egitekoak eta justifikatu erantzuna.

Emaitzak:

  • a-D
  • b-D
  • c-A
  • d-A
  • e-C
  • f-C
  • g-B
  • h-B

1.6. Arakatze-jarduera-KOADERNOAN KOPIATU (Biharko prestatu egiteko)


Osteguna

1.7. Planifikazio-jarduera-GIDALIBURUA

Atalak

  • Portada
  • Aurkibidea
  • Zertarako izango zaigu baliagarri?
  • Testu-ereduak
  • Arauak
  • Nire testuak

Gidaliburuaren azal hauek pertsonalizatu eta ikasturtean zehar txukun-txukun jasotzeko prestatu.

  • Portadak apaindu…

1.9. Ulertze-jarduera

Irakurri arretaz erakundeekiko hizkeraren ezaugarriei buruzko informazio-testua.

Arauak aztertzen joan:

ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAN ERABILTZEN DEN HIZKERAREN EZAUGARRIAK (I)

  • Erregistro formala. Harreman funtzionala.
  1. Aldaera estandarra: Euskara batua
  2. Konbentzioak: Igorlearen eta hartzailearen datuez gainera, DATA eta SINADURA toki egokian adierazita.
    1. AGURRAK
      1. Hasierakoak: Jaun/Andre agurgarria: – Jaun/Andre agurgarri hori: – Urrutia jauna/andrea: – Jaun/Andre hori: – Laguna: – Adiskide hori: –
      2. Amaierakoak: Adeitasunez, agur. – Begirunez, agur. – Horrenbestez, agur. – Besterik gabe, agur. – Agur, adiskide. – Agur bero bat.
        • Agurrari dagokion lerroa bi puntuz itxi behar da eta, hurrengo lerroan, hizki larria.
    2. TRATAMENDUA
      1. Igorlearen tratamendua: GU (Taldearen izenean), NI (Nork bere buruaren izenean), HURA (Igorlea zein den zehaztu behar da. Ofizialtasuna ematen zaio idatziari: Euskara batzordeak gonbidatzen zaitu)
      2. Hartzailearen tratamendua: ZUEK (Talde bati idaztean), ZU (Hartzailea norbanakoa da).
    3. DATA
      • Goiburu edo oinean
      • Hasieran, LEKUA. Gero, KOMA eta URTEA. Gero hilabetea eta eguna: Ordizia, 2007ko urtarrilaren 7a.

1.6. Arakatze-jarduera-KOADERNOA-Zuzendu

Ardura hartuta, lagun batek MEZU BAT utzi du Gasteizko Udaleko herritarren postontzian. Esan dizu, argitaratuta ikusi duzu, eta zoriondu duzu hartutako ekimenagatik: dagokion lekuan kexatzeagatik. Halere, konturatu zara haren testuak badituela hainbat hobetzeko: bai helburua betetzeko emandako informazioari dagokionez eta baita hura emateko moduari dagokionez ere.

Berrikus ezazu eta adierazi ondo eginak eta hobetzekoak.

  • Gidaliburuaren txantiloia
    • Elvira Zipitria ikastetxeko mezua banatu eta atalak identifikatzen saiatu. GLOBOAK BETE.
    • Gidaliburuan gordeta dagoena atera eta laguntza gisa erabili. FITXA BETE.
    •  Bitartean, Gidaliburuko azken orria ere fotokopiatu eta banatu. Zein kolore behar da?
    • GUTUNA IDATZI: Hurrengo elementuak txertatu sin falta zure mezuan:
      • Hasierako agurra
      • Amaierako agurra
      • Gaia (Asmatu)
      • Sinadura
      • Hartzailea
      • Igorlea
      • Data

Zuzendutako gutunak itzuli eta gordearazi

  • Gidaliburuaren ordena:
    • AZALA
    • ZERTARAKO
    • TESTU-EREDUAK
    • ARAUAK
    • NIRE TESTUAK
      1. Gutuna (1)

Ostirala

1.11. Aplikazio-jarduera-KOADERNOAN

1

Tere Irastortza Zaldibian jaio zen, 1961ean.

2

Mixel Etxekopar Gotaine-Irabarnen jaio zen, 1963an.

3

Xabier Mendiguren Bereziartu Ezkio-Itsason jaio zen, 1945eko uztailaren 13an.

4

Lorea Agirre Beasainen jaio zen, 1968an.

5

Jose Migel Barandiaran Ataunen jaio zen, 1889ko abenduaren 31n.

6

Elvira Zipitria Zumaian jaio zen, 1906ko maiatzaren 28an.

7

Pedro Miguel Etxenike Izaban jaio zen, 1950eko ekainaren 8an.

8

Aizpea Goenaga Donostian jaio zen, 1959an.

9

Joan Mari Torrealdai Foruan jaio zen, 1942ko azaroaren 24an.

10

Aurelia Arkotxa Baigorrin jaio zen, 1953ko urriaren 3an.

1.12. Aplikazio-jarduera-ORDUAK

  • ORDUA
    • Bi punturekin bereiztuta eta bakoitzeko bi zifra erabili behar dira beti: 00:12, 12:10. 09:25…
    • Orduei plurala erantsi behar zaie: 15:00etan
    • Minutuei, berriz, singularra: 15:03an, 15:04an, 15:30ean…
    • Irakurtzerakoan, hala ere, hobea da horrela irakurtzea: hiruretan, hirurak eta hamarrean… (Erabilera formalean ontzat ematen da hamabostetan eta horrelakoak, baina bestea hobeto dago)
  • PUNTUAZIOA
    • Koma, Puntu eta koma, Bi puntuak, Etenpuntuak…

Fitxak banatu eta aztertu: Egizu

 

2019-2020-IRAILA-1. astea-ostirala

Atzo 60 urte bete eta gero…, antolaketa bat beharko dugu, ez?

Hementxe doa:

Aurtengo liburua: Hitz pozoituak, MAITE CARRANZA

Nork nahi du nik eskatzea? Datorren asterako esan!

1.1. Kokatze-jarduera-Zuzendu aurrekoan

egindakoa

1.1. Kokatze-jarduera (jarraipena)

Irakurri, hausnartu…

Adin ezberdinak:

  • Kronologikoa
  • Biologikoa
  • Psikologikoa
  • … Orain jarraituko dugu… Bukatu irakurtzen…
    • Subjektiboa edo Hautemandako adina
    • Soziala
    • Funtzionala

1.2. Arakatze-jarduera

  • Fitxa bete eta fitxategian gorde behar da. -ERANTZUNAK
    • Autoaren gidabaimena eskuratu: 18/16
    • Motozikleta arinak gidatzeko baimena eskuratu: 16
    • Ezkondu: 16 (2015 arte, 14)/18
    • Lanean hasi: 16 (Artistentzat izan ezik)
    • Bozkatu: 18
    • Suzko armak erabili: 14
    • Alkohola erosi: 18
    • Piercing eta tatuajeak egin: 18/16 (Gurasoen baimenaz)
    • Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegiko bazkide-txartela egin: 16
    • Kirol-entrenatzaile ikastaroa egin: 16
    • Durangoko Udal Euskaltegian euskara-klaseak jasotzeko matrikula egin: 16
    • Iruñeko Anaitasuna kultur elkartean instalazio bat erreserbatu: 16
    • Odol-emaile izan: 18
    • Sare sozialetan parte hartu: 14
    • Gazte sorkuntza-lehiaketan parte hartu: 16