2019-2020-ABENDUA-2. astea

Asteazkena

Agian Mateko kontrola dago…

Ttiklikek VII. idazlan laburren lehiaketa antolatu du eta irabazleak hautatu ere bai. Hementxe dugu adibideren bat edo beste:

VII. IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA


GURASOEI GUTUNA

2019/10/29

Ama:

Zerbait esan nahi dizudala uste dut.

GAILETA BEREZIEN ERREZETA

Osagaiak:

  • 100.000 gramo esperientzi.
  • 200.000 gramo maitasun.
  • 938.943 gramo goxotasun.
  • 300.387 gramo lezio.
  • 5 koilarakada aitortze zoragarri.
  • Gozatu ditudan momentu guztien dosiak.
  • Bi putzaldi zuk emandako hauts magikoei.

Prestaketa:

Hasteko, gozo-gozo nahastu esperientzi eta maitasun esentziak. Goxotasun orea labean edo mikrouhin labean sartuko dugu 5 minutuz. 220ºan ondutako oreari llezioen esentzia nahastuko diogu. Jarrain, hasierako  nahasketa eta oraingoa nahastuko dugu ore berri bat lortu arte. Kolore eta bizitasun pixka bat emateko, aitortze koilarakadak botako dizkiogu, honela kolore askotariko masa bat gelditu beharko litzaiguke. Hau egindakoan, momentu zoragarri horiek botako dizkiogu esker onez zipriztintzeko. Azken pausura iritsi aurretik, jarri masa moldeetan eta labean sartu 20 minutuz 180ºra. Ez ahaztu  5-10 minutuz hozten uztea. Azkenik, nire pausu gogokoenera iritsi gara. Hauts magiko horiek gaileten gainean bota purpurina balira bezala.

GOZATU ETA ON EGIN!!!

Badakit ez duzula ezer ere ulertzen, baina berdin dio.

Errezeta honekin esan nahi dizudana esateko hitz egoki bat dago. Zu sorgina zara: Maitagarria zara, esker ona azaltzen didazu, azkarra zara, indar handia duzu, (bai mental, bai fisikoa) zeure buruarengan sinesten duzu, harro zaude zarenaz…

Benetan, sorgina zarela pentsatzen dut. Eta ez naiz batere damutzen. Hitz egokia aurkitu dudala uste dut. Sorgina.

Maite zaitut, ama.

TXIKILIN (Noa)


VII. “GURASOEI GUTUNA” idazlan lehiaketa. Gazteen kategorian aipamen berezia

95 views

GURASOEI GUTUNA

Kaixo aitatxo eta amatxo:

Egunero, ordu oro, minuturo, segundoro… mila buelta ematen dizkiot neure buruari. Gaur, tutoretzan, gurasoei buruz hitz egiten aritu gara, eta arratsaldean gurasorik gabe zer izango nintzatekeen  galderari erantzuten saiatu naiz. Neure burura milaka erantzun etorri zaizkit, baina erantzun gustukoena hauxe izan da: nik nahiago dut orain daukadan bizitza izan ditudan guraso zahar baina jator hauekin. Ni jaio nintzenetik, 2006ko ekainaren 23tik, nire ondoan zaudetela badakit: aholkuak emateko, ikasketetan laguntzeko, lagunen harremanekin laguntzeko, gauzak erakusteko, gu maitatzeko… Oraingoz,  pentsatuko duzue guraso perfektuak zaretela, baina ez, dakizuen bezala, inor ez da perfektua eta zuek ere ez.

Ama, badakizu desastre hutsa zarela teknologia berrietan, bai mugikorrarekin eta baita  ordenagailuarekin ere. Ez dakizu argazki  bat behar bezala ateratzen ere! Zuk ateratako argazki gehienetan zure behatza ateratzen da. Amonak ateratzen ditu zuk baino argazki hobeak! Teknologia berri hauekin asmatzen ez duzunean, guri deitzen diguzu, anaiari edo niri. Badakit  esan behar dudana sekretua dela, baina aitortu behar duzu askotan guri esker egin dituzula egin beharreko zenbait lan. Batzuetan  prest egoten gara zuri laguntzeko, baina beste batzuetan ez dugu gogo handirik  izaten, ez entzunarena egiten dizugu eta zu  orduan estresatu eta zure onetik ateratzen zara.

Aita, mugikorraren kontua azalduko dizut. Aita, dakizun bezala, ez gara oso ondo konpontzen mugikorra tartean sartzen denean. Mugikorrarekin ikusten nauzun aldiro sutan jartzen zara. Egia esan, ordu asko pasatzen ditut  mugikorrarekin, baina lana egiteko eta lagunekin hitz egiteko erabiltzen dut. Badakit ez zaizula batere gustatzen ni horrela ikustea, mahaia jarri beharrean mugikorrarekin aritzea, familiako bazkari batean mugikorrari begira egotea, lagunekin kalera atera eta mugikorrarekin     aritzea… baina, aita, ulertu behar duzuna da zu ere momentu honetan ezin izango zinatekeela mugikorrik gabe bizi, ni bizi ezin naitekeen bezala.

Baina egia esan, nahiz eta beste garai batekoak zaretelako  teknologia berrietan  oso trebeak ez izan, eta horretaz gain beste akats batzuk ere izan, jarraitu zareten bezalakoak izaten. Nahiz eta gaizki abestu abesten, dantzatzen, platera arraro eta bereziak prestatzen, nonahitik entzuten diren zurrungak egiten,  burua sartu gabe eta motel-motel igeri egiten, nahiz eta txarrak izan eta baloi bakar bat ere saskian ez sartu, gurekin saskibaloian jolasten, eta, batez ere,  gu maitatzen.

Maitasun osoz, zuen alaba.

ZAPOTXIN (Uxue)


Aditz LAGUNTZAILEA

Resultado de imagen de IZAN nor-NORI
NOR

NOR-NORI

NOR-NORK

NOR-NORI-NORK

Errepaso gehiago nahi baduzu, sakatu HEMEN.


Ahalera ikasten

https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/3/36/Nor_Nori_Nork_taula_osoa.png

Osteguna

 

Ostirala

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s